XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Or dago laburrean idatziz, PCE`k eta HASI`k aipatzen duten lotura: biak konforme daude Madrid`en Erreboluzioa egin bear dala.

Erreboluzio ortatik zer aterako dan argi dago: Proletargoaren Demokrazia, edo berdin dana, Proletargoaren Diktadura.

Ez dut uste, gaur, PCE`k edo ETA`k edo EE`k eta antzekoak, Pancho Villa`k Mejico`n gizaldi onen asieran egin zuan antzeko erreboluziorik egingo dutenik.

PCE eta HASI`ren arteko diferentziak itxuretan geiago da elburuetan baiño.

Elburu bera lortzeko estrategi edo bide diferenteak eraman bear dituzte itxuren diferentzi oiek geiago nabarmentzeko: arek, bere español bideari ekingo dio, eta onek abertzale forma eman bear dio bere klase borrokari, burgesi anti-euskaldunen kontra borrokatzeaz batera Euskalerria Madrid`en Erreboluzioa egitera bultzatu nai ba`du.

Arana Goiri`tar Sabiñek, euskaldunen abertzaletasuna sortu zuan leengo gizaldiaren azkenetara.

Sorrera ura, orduko karlisten elburuak eta estrategia salatuz aurrera egin zuan.

Salaketa aren mamia karlisten ESPAÑOLISMUA zan, au da, karlistek Euskalerria erabilli nai zutela Madrid`en erregimen politiku bat ezartzeko (absolutista kutsuko monarkia bat, alegia).

Arana Goirik, españolismuaren kontra gogor burrukatu zuan bere bizi guztian, eta ori gelditu zaigu gaurko abertzaleei.

Euskalerriak, bere buruaren jabe izan nai ba-du, ezin du bere burua iñoren serbitzutarako jarri, askatasuna eta demokraziaren serbitzutarako ez ba-da.

Gaur egun, ESPAÑOLISMUAREN arazoak beste itxura bat artzen du.

Gaur ez dago karlisterik elburu arekin.

Gaurko españolismuak bi forma ditu: bata, eskubitar españolismuaren bidez, Españia`n burges egiturak sendotzeko erabilli nai gaituan españolismua.

Bestea: ezker abertzaleak Madrid`en Erreboluzioa irabazle irten dadin erabiltzen duten estrategi españolista ori.

Ez dago beste españolismu motarik, gaur egun, Euzkadin.

Euzkadiko politika egoera argitzeko, bearrezkoa da españolismu guztien kontra borrokatzea, españolismua salatuz agertzen dan tokian.

Borroka ori etsitzen ba-da, abertzaletasuna ez esne eta ez kafe dan kafesnean biurtuko zaigu.

HASI`ko españolismua bere burukideek aixatzen dute entzun nai duteneri.

HASI`ri laguntzen diote, eta ezker abertzale mugimentua laguntzen duten erritar asko dago, gauza auetaz geiegi arduratzen ez diran abertzaleak.

Baiña españolista dan estrategia bati laguntzen ba-diote, españolistak direla esan bear, Arana Goirik karlistei lagundu zioten foralista askori españolistak zirela bota zienean.

MIMENTZA`tar Jon.